Nortzuk gara?
IES MARQUES DE VILLENA-ko ikasleak
gara. Euskarako ikasleak gara eta blog hau euskera sustatzeko egin
dugu. Baita ere euskera entretenigarriagoa izateko.
Gure instituan 713 ikasle gara,
hauetatik 46k euskera ikasten dute. Lehenengo mailan 11 ikasle dira,
bigarren mailan 3, hirugaren mailan 12, laugarren mailan 9,
batxillergoko lehenengo mailan 6 eta azkenik batxillergoko bigarren
mailan 5.
Non gaude?
Martzilla izeneko herri batean,
Nafarroako Erriberan dago kokatua. Hemendik gertu Bardeak daude.
Inguruan hainbat herri daude, herri
hauetatik zenbait ikasle Martzillara etortzen dira Bigarren Hezkuntza
ikastera. Adibidez: Kaparroso, Milagro eta Villafranca.
Zertarako da bloga? Eta nola egongo da antolatuta?
Kurtso bakoitzak bere lekua dauka bere
aktibitateak, lanak, abestiak, eta informazio interesgarria
publikatzeko elkar ezagutzen dugun bitartean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.