AZKEN BERRIAK

Mikro-Ipuin A ereduko sari banaketa. Irubide







ZER GERTATZEN DA MARTZILLAN? 2015ean OHOREZKO AIPAMENA!!

A ereduan, Lehen Hezkuntzako kategorian, Iruñeko la Compasión-Escolapios Ikastetxeko Igor Santamaría Azkonaren  “Txakur mutua” saritu du epaimahaiak, ipuin irudimentsua arazoei konponbidea aurkitzearen inguruan ardaztua.

DBHn, Iruñeko Padre Moret-Irubide BHIko Maialen Herrero Rípodasen “Buru-belarri” hautatu da, poesia eta sentimendu handiko kontakizun adierazkorra.

A ereduan, Lehen Hezkuntzan sei ohorezko aipamen egin dira, jite desberdineko lanak hautatuta: LHn Iruñeko La Compasión-Escolapios Ikastetxeko Leire Pérez Tolosaren“Hartz kaxkarina”, Iruñeko Calasanz-Escolapios Ikastetxeko Iker Sanz Gonzálezen “Labezomorro magikoa” eta Iruñeko La Compasión-Escolapios Ikastetxeko Marcos Urdian Arceren “Txiki hartz”.
DBHn Marcillako Marques de Villena BHIko Silvia Guadaño Monenteren “Eulia”, Iruñeko La Compasión-Escolapios BHIko Maite Telletxea Martinezen “Panpina” eta Burlatako Amor de Dios-Regina Pacis BHIko Unai Haro Lázaroren“Egun arraro bat”.

BERRIRO LORTU DUGU!!!!




Erdian lehenengo saria lortu duena, Agustín Garrido, Mariasun Landaren ondoan.

2014ko ekainaren 11n, Euskara Kultur Elkargoak eta Pamiela argitaletxeak La Compasión-Escolapios ikastetxean banatu zituzten VIII. Mikro-Ipuin Lehiaketa A ereduko sariak.
Ikastetxera saridun guztiak bertaratu ziren irakasle, ikaskide eta gurasoekin
Virgen de la Cabeza ikastetxea (Tutera)
Marqués de Villena institutua (Marcilla) 35 ikasle
Príncipe de Viana ikastetxea (Olite/Erriberri)
 Joaquín Romera institutua (Mendavia)
La Compasión-Escolapios (Iruñea)
Ekitaldia hasiera emateko ikastetxeko Ikasleek aurresku bat dantzatu zuten eta opari bat eman zioten Mariasuni.
Euskarazko irakasle batek aurkezpena eta ongi etorria egin ondoren, Mariasun Landak, Pamiela eta EKEren kideek lagunduta, sariak banatu zituen.
Mariasunek ipuin bat kontatu zuen (euskaraz eta gaztelaniaz), gero  ikasleek klaseetan aldez aurretik prestatutako galderak erantzun zituen.
Eskerrak eman ondoren, ekitaldia Leteren “Xalbadorren heriotza” abestiarekin bukatu zen giro ezin hobean.




Klikatu hemen eta informazio guztia jasoko duzu



OHOREZKO AIPAMENA LORTU DUGU!











Hona hemen ohorezko aipamena lortu duen mikroipuina:







Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak 

Atarrabian eta Etxarrin jokatuko dira asteburuan Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen bi finalaurrekoak. Martxoaren 2an Atarrabian, eta hurrengo egunean Etxarri Aranatzen. Azkena martxoaren 9an izango da Elizondon.
Atarrabiako saioa 17:30ean hasiko da, herriko Kultur Etxean. Honako bertsolariek hartuko dute parte: Julio Soto, Oskar Estanga, Erika Lagoma, Iñigo Olaetxea, Iñaki Aleman eta Joxema Leitza. Estitxu Fernandezek aurkeztuko du saioa.
Aurtengo Txapelketako bigarren finalaurrekoa igandean izango da Etxarri Aranatzen. Saio hori ere 17:30ean hasiko da, Kultur Etxean. Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Eneko Lazkoz, Xabier Silveira, Jon Barberena, Eneko Fernandez, Ander Fuentes Itturrieta Josu Sanjurjo. Alaitz Rekondok aurkeztuko du saioa.
Finalaurrekoak irabazten dituzten bertsolariak zuzenean sailkatuko dira Iruñeko finalerako. Gainerako bost postuak finalaurreko guztien puntuazioaren arabera erabakiko dira.
Nafarroako Bertsozale Elkartea-k bidalita

NAFARROA OINEZ 2012



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.